Deialdi honek diru-laguntzak lehiaketa bidez ematea du helburu, udalerrian euskararen sustapenean laguntzeko xedez, hain zuzen ere, baldin eta honako eraren batean egiten badira:
1) Euskara ikasteko bekak (2025eko urriaren 1aren eta 2026ko irailaren 30era artean egindako ikastaroak).
2) Deialdi hau ondokoek arautuko dute: oinarri hauek, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak, azaroaren 17koak, 887/2006 Errege Dekretuak, uztailaren 21ekoak, eta Asparreneko Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoak.
Oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzen kudeaketa ondoko oinarrien arabera egingo da: publizitatea, gardentasuna, norgehiagoka, objektibitatea, berdintasuna eta bereizkeriarik eza, bai eta zehaztutako helburuak betetzean eraginkortasuna eta baliabide publikoen esleipen eta
1. ARTIKULUA. Deialdiaren xedea eta helburua
Oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen xedea euskara ikasteko norbanakoentzako laguntzak ematea da.
2. ARTIKULUA. Pertsona eta erakunde onuradunak
1. Laguntzen onuradun izango dira ikastaro hasieran zein amaieran Asparreneko udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoak, baldintza hauek ere betetzen badituzte:
a) Izena ematean 16 urte beteta edukitzea.
b) Ikastaroak 2025-26 ikasturtearen barruan egindakoak izan beharko dute. 2025ko urriaren 1 etik 2026ko irailaren 30era
c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea.
d) Barnetegiren batean ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Edonola ere, ikastaroetarako baino ez da emango diru-laguntza. Ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.
e) Hautatutako ikastaroa helduen euskalduntze edo alfabetatzeko curriculumeko maila baten parekoa izango da gutxienez.
f) Bermatu beharko da gutxienez ikastaroan eman diren orduen ehuneko 80 jaso direla edo, kasua denean, ikastaroko errendimendua egokia izan dela dioen ziurtagiria aurkeztu.
g Euskara ikasteko beste diru-laguntzaren bat (Merkataritza Ganbera, HABE...) eskatzea, horretarako aukera izanez gero.
2. Ez dira onuradun izango azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, diru-laguntzenak, 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotzen diren egoeraren batean daudenak.
3. ARTIKULUA. Aurrekontu zuzkidura
2026rako aurrekontu zuzkidura 3.000 eurokoa da, 335.480.001 aurrekontu aplikaziokoa.
Udalaren laguntza hauek bateragarriak dira pertsona onuradunek jaso ditzaketen beste batzuekin; hala ere, udalaren laguntzaren zenbatekoa ezin da izan, bakarrik nahiz beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin batera, egindako jardueraren defizitaren kostua baino handiagoa.
4. ARTIKULUA. Diru-laguntzen zenbatekoa eta horiek emateko irizpideak
a) Langabezian edo ikasketa ofizialak egiten egonez gero, eta 25 urte baino gutxiago eduki, matrikularen zenbateko osoa jasoko du eskatzaileak, araudian ezarrita dagoen gehienezko zenbatekoa baino gehiago ez bada. Gehiago bada, ezarritako gehienezko zenbatekoa jasoko du.
Langile baten lanaldia lanaldi osoaren ( 40 ordu astean) % 40 baino gutxiago bada, edo langabezia egoeran baldin badago ikastaroa irauten duen aldiaren % 60 baino gehiago langabetu gisa hartuko da. Gainerako kasuetan langile moduan hartuko dira
b) Gainerako kasuetan, matrikula osoaren ehuneko 75 ordainduko zaio, zenbatekoa araudian ezarrita dagoen gehienezko zenbatekoa baino gehiago ez bada.
c) Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa:
a. Ikastaro arruntak (2-3 ordu eguneko) eta on line ikastaroak: 600 euro ikasturteko (urria-iraila).
b. Barnetegiak eta ikastaro trinkoak (gutxienez 5 ordu eguneko): 950 euro ikasturteko (urria-iraila).
c. Eskatzaileak beste erakunderen baten laguntza jasotzen badu eta laguntza hori araudiak xedatutakoa baino gutxiago bada, Asparreneko Udalak ordainduko du aldea.
Norbanakoentzako laguntzen muga dagokion aurrekontu aplikazioan jasotakoa izango da eta kontuan izango da, bereziki, beste erakunde edo organismoen laguntzarik jaso den.
5. ARTIKULUA. Aurkeztu beharreko agiriak
Eskatzaileek ondoren zerrendatzen diren agiriak aurkeztu behar dituzte:
a) Eskaera orria.
b) Euskaltegiaren agiria, ikastaroaren ezaugarriak (hasiera eta amaiera egunak, asistentziari buruzko datuak, aprobetxamendua...) jasotzen dituena.
c) Langabezian egonez gero, egoera horretan egon deneko aldia egiaztatzen duen agiria. Ikasketa ofizialak egiten egonez gero, ikastetxearen egiaztagiria. Kontratua lanaldiaren ehuneko 40 baino gutxiagokoa bada, horren egiaztagiria.
d) Beste erakunde batzuek emandako laguntzen zenbatekoa edo beste erakunde batzuetan laguntza eskatu izana egiaztatzen duen agiria.
e) Ziurtagiria, eskatzaileak Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zerga betebeharrak egunean eta beteta dituenarena; halakoaren faltan, zinpeko aitorpena, betebehar fiskal eta/edo tributuzkoetan egunean dagoenarena Ziurtagiri horiek eskatu egin ahal izango dira, egoki iritziz gero.
f) Matrikularen ordainagiria.
6. ARTIKULUA. Eskabideak aurkezteko epea
Aurkezteko epea 2026ko urriaren 31n bukatuko da. Egun horretatik aurrera aurkezten diren eskaerak hurrengo ekitaldiko aurrekontuan sartuko dira.
Agiriak Asparreneko Udalaren sarrera erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, edo legez onartuta dauden bideetatik.
Eskaerak baldintza guztiak betetzen ez baditu, pertsona edo erakunde interesdunari eskatuko zaio zuzen dezala, hamar egun balioduneko epean, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 68.1 artikuluan xedatutakoarekin.
7. ARTIKULUA. Emateko eta ebazteko prozedura
Normalkuntza teknikariak txostena egingo du laguntza eskaeren gainean eta organo eskudunak emango du dagokion ebazpena, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean, beranduenik. Epe horretan esan bidezko ebazpenik ematen ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskaera ezetsi egin dela.
Ebazpenean, baiezkoa bada, datu hauek agertuko dira: diru-laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era, aurkeztu beharreko agiriak eta zein baldintzatan ematen den; gainera, onuradunei jakinaraziko zaie, indarrean dagoen legerian jasotakoaren arabera.
Diru-laguntza eman edo ezesteko ebazpena indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera jakinaraziko zaie eskatzaileei.
8. ARTIKULUA. Diru-laguntzak ordaintzea
Behin pertsona edo entitate interesatuei jakinarazita behin betiko ebazpen proposamena, 30 eguneko epean ordainduko da lagundutako zenbatekoaren ehuneko 100.
Onuradunek oinarri hauetan jasotako betebeharrak eta zehaztapenak ez betetzeak diru-laguntza errebokatzea ekar dezake, eta emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura aplikatuko da, Asparreneko Udalaren diru-laguntzen ordenantzan araututakoaren arabera.
9. ARTIKULUA. Araudi aplikagarria
Oinarri hauetan jaso ez denerako, hauek aplikatuko dira: urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, diru-laguntzena; uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua; dirulaguntzen udal plan estrategikoa; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Deialdi honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, zuzenean, Gasteizko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa, deialdia onartu duen organoari berari, hilabeteko epean, ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
10. ARTIKULUA. Datu pertsonalak babestea
Bat etorriz abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalen babesekoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, erakunde publikoen jabetzako datu pertsonalen fitxategienak eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzearenak, xedatutakoarekin, deialdi hau izapidetzeko bildutako datu pertsonalak Asparreneko Udalaren fitxategian jasoko dira, zeina sartuta baitago Asparreneko Udalaren datu pertsonalen fitxategien sorrera eta aldaketa arauan.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko Asparreneko Udalera jo behar da.
Era berean, deialdi honetara aurkeztu diren pertsonek baimena ematen diote Asparreneko Udalari egiazta ditzan beste organismo publiko batzuetan aurkeztutako agirietan emandako datuak.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.