Asparrenean euskaraz bizi nahi dugu: abenduko kultur egitaraua
Abenduko lehen asteburuan, Asparrenak euskaraz gozatzeko kultur eta aisialdi eskaintza zabala prestatu du, adin guztietako herritarrentzat.
Abenduaren 3tik 6ra bitartean, zirkuaz, ipuin-kontalaritzaz, antzerkiaz eta ikus-entzunezkoez gozatzeko aukera izango dugu.
EGITARAUA
Abenduak 3, osteguna
PON ETA PA – Ikuskizuna. Eskolan, 15:00etan. Bapatean Zirkus.
Txoriak bezala hegan – Ipuin saioa. Batzar aretoan, 19:00etan (helduentzat). Josune García de Vicuña.
Abenduak 4, ostirala
Ixabelekin ipuin kontaketa. Jolastokian, 18:15ean.
Abenduak 5, larunbata
Kolapso – Antzezlana. Andra Mari aretoan, 19:00etan. Guretik Sortua (Udalbiltza).
Abenduak 6, igandea
Lau Haizeetara – Film laburren emanaldia. Andra Mari aretoan, 19:30ean. Guretik Sortua (Udalbiltza).
Gozatu euskarazko kulturaz eta animatu parte hartzera!

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.