Kaixo!
Asparreneko Udalak WhatsAppeko kanal ofiziala estreinatu du.
Info ASPARRENA
Asparreneko Udalak WhatsAppeko kanal ofizial berri bat jarri du martxan, udal informazioa herritarrei modu azkar eta zuzenean helarazteko helburuarekin.
Honako hauek partekatuko dira:
📰 Udal berriak
⚠️ Abisu garrantzitsuak
📅 Jardueren agenda––––
ℹ️ Interes orokorreko informazioa
Udalean gertatzen denaren berri izateko informazio-kanala da. Norabide bakarrekoa da; beraz, Udalak bakarrik bidaliko ditu mezuak, eta inork ezin izango du ikusi nor dagoen harpidetuta.
Harpidetza doakoa da.
Zerbitzua 2026ko martxoaren 16an hasiko da, baina dagoeneko harpidetu daiteke.
Harpidetzeko, honako pauso hauek jarraitu behar dira:
1. Sartu kanalera esteka honen bidez: https://whatsapp.com/channel/0029VbCNsu37j6g48bBJqT1j
edo QR kodearen bidez.
2. Behin barruan zaudela, sakatu “Jarraitu kanala”.
3. Aktibatu jakinarazpenak goiko aldean dagoen kanpaiari sakatuta.
4. Edozein unetan eman dezakezu baja kanalaren ezarpenetatik.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.