2026ko abuztuaren 3an, Araia herriko bide publikotik ahuntz nano bat erretiratu zen, identifikaziorik eta ezagutzen den jaberik gabe noraezean aurkitu ondoren.
1905eko apirilaren 24ko Errege Dekretuan, jaberik gabeko animalien administrazioari eta araubideari buruzko Erregelamendua onartzen duen horretan, eta 7/2023 Animalien Osasunari buruzko Legea aplikatuz, HAMABOST EGUN NATURALEKO epea ematen da, honako bando hau Udaletxeko Iragarki Taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
ERREKLAMAZIOA EGITEKO BALDINTZAK
Bando honen xede den animaliaren jabe direla uste duten pertsonek udal-bulegoetara jo beharko dute, jabetza formalki egiaztatzeko. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute, hala nola animaliaren pasaportea edo osasun-kartilla, bai eta jabetza egiaztatzeko beste edozein agiri ere, marken egiaztagiriak edo lekukoen testigantzak barne.
Aipatutako 15 eguneko epea erreklamatzailerik agertu gabe edo jabetza behar bezala eta modu frogagarrian egiaztatu gabe igarotzen bada, animalia formalki jabegabea deklaratuko da.
Udalak animalia horren inguruko xedapena egingo du indarrean dagoen legeriaren arabera, eta, hala badagokio, enkante publiko bidez besterentzeko, edo animalien babeserako baimendutako erakundeei lagatzeko edo adopzioan emateko prozedura abiaraziko du.
Hori guztia jendaurrean jakinarazten da, guztiek jakin dezaten.
Araia, 2026ko irailaren 3a.
Alkatea, Txelo Auzmendi Jiménez

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.