Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

UDAL-BANDOA: IKUS-ENTZUNEZKO GRABAKETA ARAIAN

BIZILAGUN

AGURGARRIAK

Datozen egunetan ikus-entzunezko grabaketa bat egingo da Araian, Sagastui kaleko etxebizitza batean eta inguruetan. 

Grabaketaren antolakuntzak direla eta, hainbat aparkaleku aldi baterako okupatu beharko dira, batez ere grabazio-ekipoaren ibilgailuak eta zamalanak egiteko. 

Grabaketa-egunak:

Azaroak 17, 18, 19 eta 20.

Abenduak 18 eta 21. 

Egun horietan, Sagastui kalean eta G.M. Landazabal kalean aparkatuta dauden ibilgailuen inguruan, antolakuntzako langileek zuen laguntza eskatu ahal izango dute, beharrezkoa denean.

Mesedez, adi egon antolakuntzaren jarraibideei.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan:

Jon: 648 01 09 61 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta barkatu sor ditzakegun eragozpenak.

Erantsitako fitxategiak:

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz