Asparrena
Asparrena www.asparrena.net

Jaiak

ZAINDARIAREN JAIAK

MAIATZA
Ametzaga
EKAINA
Albeiz (San Juan), Araia (San Pedro)
UZTAILA
Egino (San Kristobal),Andoin (Santa Marina)
ABUZTUA
Arriola (Abuztuak 15), Gordoa (San Bartolome), Araia (Abuztuak 15)
IRAILA
Ilarduia (San Miguel), Ibarguren
 

 • ARTZAIN EGUNA

Abuztuaren 15ean ospatzen da Araiako Andra Mari auzoko festetan. Egitarauan, goizez, euskal artzainaren gazta lehiaketa eta artisautza-azoka nabarmentzen dira; arratsaldean, artzain txakurren lehiaketa. (Erantsi egitaraua).

• ARAIA TX

Araia Tx festa sakonki errotu da txalaparta den euskal instrumentu tradizionalaren zale guztiengan. Araiak, egun, bere egiten du txalapartaren soinua bertako kaleetan, jardueretan eta kulturan. Txalapartaren festa, normalean, uztaileko hirugarren larunbatean egiten da, hainbat ekimen antolatuta, bisitariei zein bertakoei, txalaparta hari gidari gisa, adierazpen musikal eta kultural berriak eskaintzen dizkietenak.

• ARAIA KROSA

Pixkanaka, pausoz pauso, Araia Krossak aurrera egin du kirol agertokian, ez bakarrik Asperrenen, baizik eta herrialde osoan. Herri ekimena, kideak erakarriz joan dena eta egungoaren moduko parte-hartze masiboa eragin duena. Normalean, ekaineko hirugarren asteburuan egin ohi da.

• LANDA-INAUTERIAK Ilarduia-Egino-Andoin

Zintzarrien soinuak, suak, errautsak eta koloreek antzinako uneetara eramaten gaituzte gure lurraldeko Landa-inauterietan, ilusio handiko jendeak ahalegin handiz haiek berreskuratzea lortu baitu. Izan ere, Ilarduian, Eginon eta Andoinen ahalegin handiz lortu baitute Landa-inauteriak berreskuratzea, gure lurraldeek aspaldi ikusten ez zituzten antzinako pertsonaiekin. Egun, Inauteri hauek Arabako Landa-inauteriak berreskuratzeko proiektu handiaren zati bat dira. Aurten, otsailaren 22an ospatuko dira 16:00retatik aurrera.

• ARAIAKO UMOREZKO ANTZERKIAREN JAIALDIA

Antzerkiak eta umoreak bikote ezaguna osatzen dute Araiarekin eta bertako jendearekin. Araiako Umorezko Antzerkiaren Jaialdia, hogei urtetik gora dituena, erreferente kulturala da Asparrenen ez ezik, Euskadi osoan ere, eta nazio mailan ere oso ezaguna dela esatera ausartuko ginateke. Jaialdi honetatik aktore ospetsu ugari igaro dira, baita oraindik ezezagunak direnak ere, eta denek ala denek haien magia, izerdia, lana, antzerkia eta umore tanta utzi dizkigute. Urtero, abuztuaren 15aren bueltan, Asparrengo Udalak, Jaialdiaren zuzendaritzarekin batera, publiko ororen gustukoa izateko egitaraua osatzen du, data hori gure agendetan ezinbesteko hitzordu gisa azpimarratzea eraginda.

• URTE BUKAERA MUSIKALA
Germán María Landazabal Musika Elkarteak urtero irekitzen dizkigu Asparrengo eta ondoko herrietako biztanleok hain gustuko ditugun proposamen musikal berrietara hurbiltzen gaituzten partiturak. Musika ardatz, urritik aurrerako ia asteburu guztietan soinu berri eta zaharrak “dasta” ditzakegu, publiko guztiei zuzenduak, emanaldi ugari ikusi ahal izanda, askotan formula ezezagunen berri ematen digutenak eta lurralde honetako edozein biztanlek jorratzen duen musika eta kultur kutxa hori betetzen joaten direnak.

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz