Asparrena
Asparrena www.asparrena.net

Asparrena

Asparrena Araba probintziako ekialdean dago, ezkerretara Altzaniak eta eskuinetara Entziak osatzen duten Burunda nafarrerako igarobide naturalean.

Egun, Albeniz, Ametzaga, Andoin, Araia, Arriola, Egino, Gordoa, Ibarguren, Ilarduia eta Urabain herriek osatzen dute. 66.012 km2-ko hedadura eta 1.651 biztanle (2014. urtean) ditu. Araiako hiriburua da, 1.255 biztanlerekin.

Asparrenen, hiru lurralde mota topa ditzakegu: bata laua, erdian, eta malkar menditsu bana iparraldean eta hegoaldean.

Iparraldean, Urkilla-Altzania mendizerra barruan, Malkorra mendia (1245 m) dago Arriola eremuan, eta Aratz (1442 m), Allaitz (1231 m), Umandia (1221 m), Albeiz (1001 m), Olano (1083 m) eta Hirumugarrieta (1116 m) garrantzitsuenen artean. Mendi horien erdian, arro txikiak geratu dira, esaterako, Ugarraundi; bertan, espeleologoek ondo ezagutzen duten eta mendizerra aldetik aldera zeharkatzen duen leize bat dago.

Hegoaldean, Entzia-Urbasa mendizerran, Ataun (1154 m) eta Legunbe (1113 m) mendiak nabarmen daitezke, baita Legaireko kobak ere, nolabaiteko garrantzia dutenak.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz