Asparrena
Asparrena www.asparrena.net

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Langilea
Prebentzio Komunitarioko Teknikaria
Mentxu Suso
Mari Mar Lamiquiz
Helbidea Herriko enparantza, 1

Telefonoa

Kontaktua

 

945 301200 (citas) / 945314542

Mentxu: csusoalzola@alava.net

MªMar: marprebentzioa@yahoo.es

Ordutegia Astelehen eta asteazkenetan 11:00etatik 14:00ak arte

 

OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUAREN FUNTZIOAK

1. Informazioa, balorazioa eta orientazioa

  • Oro har, edozein gizarte-premiaren inguruan.
  • Zerbitzu edo prestazioen eskabideen izapidetzea: egoitzak, eguneko zentroak, etxez etxeko laguntza, laguntza ekonomikoak, minusbaliotasunaren eta mendekotasunaren inguruko balorazioak, aparkaleku-txartela, taxi-bonoa, etab.
  • Aholkularitza ematea eta beste sistema batzuetara bideratzea: osasun sistema, hezkuntza, justizia, EIN edo LANBIDE, etxebizitza saila, etab.


2. Prestazio ekonomikoak

  • Gizarte-larrialdiko laguntzak
  • Sostengurako laguntza ekonomikoak
  • Minusbaliotasuna duten pertsonentzako laguntzak
  • Familiarteko zaintzengatiko prestazio ekonomikoak
  • Egoitza pribatuan egoteko prestazio ekonomikoak
  • Inklusio ibilbidean dauden pertsonentzako laguntza ekonomikoak
  • Zergapekoak ez diren pentsioak
  • Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioak
  • Taxi-bonoa

3. Mendeko pertsonei zuzendutako zerbitzuak eta programak

  • Mendekotasuna baloratzeko eskaera
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua
  • Egoitza eskaerak
  • Aldi baterako egonaldiak egoitzetan
  • Eguneko zentroak
  • Eguneko Arretarako Udal Zentroa
  • Zaintzaileei psikologikoki laguntzeko zerbitzua
  • Zaintzaileek Elkarri Laguntzeko Taldea

4. Familiei, adin txikikoei eta gazteei zuzendutako zerbitzuak

  • Zailtasun egoeran daudenen Balorazio Familiarra egiteko eskaera
  • Esku-hartze familiarrerako programak. Hezitzaileak eta laguntza terapeutikoa hainbat zailtasun dituzten familia eta adin txikikoentzat.

5. Emakumeei zuzendutako zerbitzuak

  • Laguntza juridikoa. Doako aholkularitza juridikoa tratu txar, banaketa eta gatazka familiar kasuetarako
  • Laguntza psikologikoa. Doako laguntza psikologikoa tratu txarrak edo sexu-jazarpena jasan duten emakumeentzat
  • Larrialdiko etxebizitzak. Aldi baterako etxebizitzak tratu txarrak jasandako edo arrisku larriak jasateko egoeran dauden emakumeentzat, euren ohiko etxebizitza aldi baterako utzi behar dutenean
  • Laguntasun programa indarkeriaren biktima diren emakumeentzat
  • Minusbaliotasunak dituzten pertsonei zuzenduriko zerbitzuak
  • Minusbaliotasuna baloratzeko eskaera
  • Taxi-bonoa
  • Aparkaleku-txartela

PREBENTZIO KOMUNITARIOKO ZERBITZUAREN FUNTZIOAK

• Eskola, familia eta komunitate mailan drogazaletasunaren prebentziora bideraturiko programen garapena
• Familientzako laguntza eta orientazioa drogen kontsumoarekin eta bestelako jokabide arriskutsuekin loturiko gaiei buruz
• Asoziazionismoaren sustapena
• Elkarteentzako (adinekoak, emakumea, immigrazioa...) laguntza eta aholkularitza gizarte-ongizatearen sustapenera bideraturiko diru-laguntzak izapidetzeko orduan
• Prebentzio-programen garapena Gizarte-zerbitzuekin elkarlanean, gizarte-arazoei erantzun komunitarioa emateko
• Udalentzako laguntza eta aholkularitza biztanle-sektoreei (gazteria, emakumea, adinekoak, immigrazioa...) zuzenduriko programak garatzeko diru-laguntzak izapidetzeko orduan
• Nekazaritzako sasoien araberako lan programaren kudeaketa
• Elkarlana udalerriko beste teknikari eta profesionalekin prebentzio-ekintzak diseinatzeko
 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz