Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

Aizkorri Aratz parke naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturalak 19.400 hektareako azalera du eta Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Zaraia edo Aitxuri tontorrek eraturiko lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.

Bestetik, kareharriaren nagusitasuna oso nabarmena da, hari loturiko paisaia eta egiturak, mendikatearen ezaugarri adierazgarrienetarikoak direlarik. Lurpeko uren zirkulazioak, esaterako, galeria-sare handiak sortu ditu. Bestetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalak gordetzen duen kultura-ondarea ere aipagarria da.

Hala, lehen mailako erlijio-gunea den Arantzazuko Santutegia, monumentu megalitikoak, ikazkintza eta abeltzaintzarekin loturiko hainbat egitura bertatik bertara ezagutzeko aukera dago. Edonola ere, eremuaren zabalera kontuan izanda, paisaien konplexutasuna eta haren erabilera ezberdinak oso agerikoak dira.

NATURA

Pagadiek ipar-isurian, ameztiek hego-magalean, mendiko larreek eta koniferoen baso-sailek, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eremurik handiena estaltzen dute.

Ekosistemen aniztasun hori, baso, larre eta harkaitzetan bizilekua topatu duten espezieetan islatzen da: gailurretako uhandrea, baso igel iberiarra, belatz handia, sai arrea, sai zuria, belatxinga mokohoria, belatxinga mokogorria, elur-lursagua, lepahoria, ipurtatsa, basakatua, hainbat saguzar- espezie...

KULTURA

Inguru honetan, gizakiaren presentziaren jatorria denboraren zimurretan galduta dago. Hala, duela milaka urte ibilitako gizakiek utzitako arrastorik nabarmenenak monumentu megalitikoak dira.

Geroztik, artzaintza, ikazkintza eta bestelako jarduerek ere bere aztarna utzi dute. Askoz gertuagokoa baldin bada ere, Arantzazuko Santutegia sinesmen eta kulturaren lokarria izateagatik, bereziki azpimarragarria da.

Haiekin batera, Arrikrutzeko kobak ere ingurunearen kultura-ondarearen berri ematen du.

ORDUTEGIA:

GOIZEZ:10:00-12:30

ARRATSALDEZ:16:00-19:00

Informazio gehiago


 

Erantsitako fitxategiak:

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz