Asparrena
Asparrena www.asparrena.net

ANDOIN

Sakonune batean dago, Entzia mendizerraren behealdean. Garaiera: 613m. Biztanle kopurua: 28 (2014an).

Hegoaldean, Entzia mendizerra du mugakide; iparraldean, Egino; ekialdean, Ziordiko lurrak (Nafarroa); eta mendebaldean, Ibarguren.

Artea

Santa Marina eliza

XVI. mendearen bigarren erdiko portada. Erdi-puntuko arkua, molduratua, janbak bezala; oinarri gotikoak.
XVI. mendeko fabrika. Oinplano angeluzuzena eta burualde zuzena. Sei tarte motzeko nabea, mentsuletan zurkaizturiko parpain-arkuek banatuak. Burualdeak eta oinen tarteak ganga ojibalak dituzte.
Erretaula nagusi neoklasikoa. Sagrario interesgarria, urre-kolorekoa, XVI. mendearen bukaerakoa, Felipe de Goyenecheren lana. Bi zutabe ildaskatu eta toskanarrek San Pedro eta San Pablo handientsuengandik bereizten dute Kristo berpiztuaren erliebea. Erretaulan, Santa Marinaren irudi gotiko berantiarra, bi zutabe korintiarrek inguraturiko nitxoan dragoia lantzaz zauritzen ari dela. Alboetan, nitxoetan eta pilastra artean, Birjinaren eta San Andresen irudiak, XVII. mendekoak.
Erdi Aroko pilarean atxikitako lau zutaberekin zurkaizturiko bataiarria. Koru zuzena, zurezko karel interesgarriarekin, herrikoia. XVIII. mendearen erdialdeko sakristia, kañoi-gangarekin. “Dolorosa” txikia. XVIII. mendearen bukaerako dorre karratua. Kanporako leihoburuak banaturiko bi gorputz, teilatuaren oinarrian bezala.
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz