Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

INGURU ABENTURA

KONTAKTUA
San Juan, 18
01208 Albeiz- ARABA
Telf. 945 28 81 14
Mug. 635 748 947 - 635 748 948
www.inguruabentura.com
info@inguruabentura.com

Inguru Abenturak Asparrengo eta oro har Euskal Herriko bazterrik politenetariko batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen dizue. Sentsazio ahaztezinak bizitzeko aukera izango duzue.

Sorpresaz beteriko mundu berri bat ezagutzeko, zailtasunak modu dibertigarri eta zirraragarrian gainditzeko eta abenturazale sentitzeko aukera eskaintzen dizuegu, betiere naturarekiko errespetu osoa duten ekintzen bitartez.

Gure ekintzak guztiontzako dira aproposak: ausartenetatik hasi eta baita zerbait ezberdina eginez egun zoragarria pasatu nahi duten familientzat ere.
Hona hemen gure ekintzetako zenbait:

  • ERREKA-ZULOAK JAISTEA: Naturaz gozatzeko modurik dibertigarrienetako bat errekak jaistea izan daiteke, irristatuz, saltoak eginez, sokak erabiliz…
  • ESPELEOLOGIA: Naturak orain 80 milioi urte gordetzen dituen sekreturik handienak ezagutzeko aukera izango duzue. Gidatutako ibilbide baten bidez, gure kobazuloek gordetzen dituzten altxorrak erakutsiko dizkizuegu.
  • PUENTING-A: Gorputza suspertzeko eta adrenalina botatzeko aukera paregabea.
  • BTT IBILBIDEAK: Modu eta era askotako ibilbideak. Asfaltatutako pistak, legarrezkoak, mendi bidexkak, zelaietan barrenakoak… Guztiontzako aukera zirraragarriak.
  • MENDI-IBILIAK: Gure inguruak ezagutu nahi dituztenentzat. Ibilbidea atseginagoa izan dadin azalpenak emango dizkizuegu.
  • ELUR-ERRAKETAK: Elur zuriz estalitako ibilbidea. Ikuspegi zoragarriak izango ditugu elurretan hondoratzen garen bitartean.Guztiontzako aukerako ekintza lasaia.

Beste aukera batzuk ere eskaintzen ditugu: Burdinaren ibilbidea, Eskalada, Arku jaurtiketa, Tirolina, Tibetar Zubiak…. Bidaiak... Era guztietako jaiak ere antolatzen ditugu… Materiala alokatu… Eta askoz gehiago.

Asparrenan beste zerbait egin nahi baduzu, dei iezaguzu eta adierazi; ziur zerbait egin dezakegula.
 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz