Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

PR-A12 SAN ADRIAN

Zailtasuna: Txikia
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Bidaldia: 7 kilometro gutxi gorabehera.
Goibehea: 250 metro

Txango honek Done Jakue bideko zati ere baden Erdi Aroko galtzadatik Araba eta Gipuzkoa arteko jatorrizko pasabidera garamatza pagadi artetik.
Bere tarte osoan ondo markatuta dagoenez gero, PR-A 12 zuriz nahiz horiz margotuta duten panel adierazleak jarraitu beharko ditugu eta, ondoren, GR-65.2 zuriz nahiz gorriz dutenak.
Txangoaz urte osoan zehar goza daiteke.

Geure ibilbideari Petroleoen Plataforman (Zumarraundin) ekingo diogu, bertara jotzeko lokomozio-bideren bat erabiliz (oinez ere igo daiteke baina ia 6 kilometro gehiago dira). Petroleoen plataformako azken muturrean PR-A 12 marka duen bidea hasten da eta, gutxi gorabehera 500 metro luzez igo eta igo egin ondoren, Erdi Aroko galtzadara garamatza, San Adrianera iritsi arte utziko ez duguna. Une honetan, bideak markaz aldatu eta GR-65.2 zuri-gorria hartuko du. Malda txikian gora jarraituko dugu, gutxi gorabehera 300 edo 400 metro luzez eta horrela, bidegurutze batera helduko gara. Geure bideak eskumara joko du, galtzadari lotuz eta malda handiago batetik Urkamendi izenaz ezaguna den txoko batera eramango gaitu. Hemendik aurrera jaitsi besterik ez dugu egingo kobazulora iritsi arte.
Kobazuloan gaudela eta bidea luzatu nahi izanez gero, Espiritu Santuaren baseliza bisita genezake baita Mikeleteen Etxea ere, galtzadari jarraituz 10 bat minutura besterik ez dagoena.

Kontuan hartu beharrekoak:

Þ Mendia errespetatzea
Þ Landareak eta animaliak zaintzea. Atzetik datozenek ere haiekin gozatzeko aukera izan dezaten.
Þ Zaborra sortuz gero, ez ezazu mendian bota. Herriko edukiontzietara eraman.
 

  

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz