Asparrena
Asparrena www.asparrena.net

ALBEIZ

Albeiz, 77 biztanlerekin (2014an), Arabako Lautadako herri tipikoetako bat da, dorredun eliza lerdenak inguratua eta Umandia, Albeiz, Olano eta Ballo mendien artean. San Juan eta San Bartolome auzoek eta, barreiatuta, Moñete, Orrao auzoek eta Tren geltokiko auzoek osatzen dute.

HISTORIA

Albarekin identifikatua, Tolomeok aipaturiko (II, 6, 58) hiri barduliarrarekin, Astorga-Bordele bide erromatarrean zegoena. Albeizen eta inguruetan, erromatarren garaiko dekorazio-puska bereizgarriak topatu dira, mahatsondo, hosto eta mahats-mordoen irudiekin (ikus Ibarguren).
Sarri aipatu izan da egungo Albeiz herria Pliniok aipaturiko Albaniarren biztanleriarekin bat egiten duela, haren izenaren eta Albako etxe handi eta dotore erromatarraren antzekotasunagatik. Horri guztiari erantsi behar zaizkio inguruan topaturiko hondar arkeologiko ugariak edo Lorenzo Prestameroren aipua: XVII. mendearen bukaeran, hilarri bat ikusi zuen, egun desagertua, Orraoko Andra Mariren baselizako aldareko mahaian. Ideia hori indartzeko, Araiako elizan lau harri daude inskripzio erromatarrak dituzten beste hainbeste zatirekin batera, baina, haien kontserbazio egoera dela eta, ezin da haien zentzua ulertu.
Albeizen eta antzinako Albaren arteko harremana berrets dezakeen beste xehetasun bat Antonino erromatarrak zioena izan daiteke, alegia, Tulonioren etxe dotorearen -egun, Alegria-Dulantzi- eta Albaren arteko distantzia 3 legoa edo 12 miliakoa zela, izan ere, hori baita aipatu herri bien artean dagoen benetako distantzia.

Jada Erdi Aroan, Albeiz San Millanen Botoaren agiri batean azaltzen da; ahari bat ordaindu behar zuen mugako beste hiru herrixkarekin batera, eta, 1062 eta 1071n, abizen toponimiko gisa agertzen da hainbat agiritan. XIII. mendean, Egilazeko Artziprestazgoaren barruan zegoen, Amamiorekin batera, Albeiz eta Araia arteko komuneroa.
Luzaroan, Oñatiko Kondearen babespean egon zen. Frantziarako bidean zegoenez, Konbentzio Gerran, 1795ean, eta Gasteizko Guduan porrota jasan ostean atzera egitean, Albeizek frantsesen arpilaketa jasan zuen: “Frantsesak uztailaren 14an sartu ziren hona goizeko hamarretan, eta, Elizara sartu eta Sagrarioa ireki bazuten ere, ez zuten bestelako kalterik sortu, gainerako gauzak sakristiako upategian gorde zirelako”.

PERTSONAIA OSPETSUAK

Alberto López de Munain (1972). Euskaltel-Euskadi taldeko luxuzko taldekidea hamaika denboraldiz, 1996tik. Txirrindulari ibilitako bere garai onenean, 2000-2001 denboraldian, lau etapa-garaipen lortu zituen. Asturiasko Itzulia izan zen hoberen egin zuena, Joseba Belokiren atzetik bigarren, eta, hurrengo urtean, garaipen partzialak lortu zituen Narancorako igoeran eta Aceboko Gainean. Beste bi garaipenak Alcobendas-Collado Villalba Klasikoko etapa erreginan eta, garrantzitsuena, Dauphiné Libérén izan ziren, horretan Lance Armstrong mitikoaren aurretik geratuta.

Luís María Díaz de Otazu (1966). ONCE taldeari loturiko korrikalari profesionala. 1988tik 1998ra aritu zen profesionaletan, nahiz eta denbora-epe horretan ez zuen inolako garaipenik lortu taldekidea zelako. Amateurra zela, Valenciaga Memoriala irabazi zuen 1986an.

ZER BISITATU

• San Joan Bataiatzailearen eliza

XVIII. mendeko arkupea pilastren gaineko hiru zutaberekin. Portada gotiko berantiarra, XV. mendearen bukaerako edo XVI.aren hasierakoa, arku zorrotzarekin eta bi zutabetxotan zurkaiztua.
Oinplano angeluzuzeneko fabrika goratua eta burualde zuzena, XVI. mendekoa. Hiru tarteko nabea, tertzeletedun gangak estalia.
Erretaula nagusi plateresko oso ona, XVI. mendearen erdialdekoa.
Ezkerraldeko erretaula, Agurne Birjinarena, XVIII. mendekoa, urre-kolorekoa.
Eskuinaldeko erretaula, Santa Barbararena, XVIII. mendekoa.
Harrizko pulpituak San Agustinen irudi barrokoa du ahots-islagailuan.
Sakristia angeluzuzena, XVI. mendearen bigarren erdikoa.
Harlanduzko dorre lerdena, XVIII. mendearen bukaerakoa. Beheko gorputz laukia azkonekin, bigarrenetik inposta bidez banatua. Kanpaien gorputza lau baorekin, pilastrak angeluetan eta plakak kanporako erlaitzetik zintzilik. Piramide-enbor erako estalkia linterna eta lanternan bukatua. Piramide eta pinakulu dekorazioa dorreko multzo osoan.

Amamioko San Joan baseliza (XVI. mendea).
• Ibaiko bi errota.

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz