Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

ZIRAUNTZA IBAIKO ITURBURUA

Zirauntza ibaia jaiotzen den tokia, Asparrenetik igaro eta Nafarroako lurraldean sartzean Burunda izena hartzen duena, Arga ibaiaren adarretako bat da.

Araiako mendien artean, gehien bisitatzen direnetako bat da. Ura jariatzen den lekutik metro gutxira ikusten den presa XIX. mendearen bukaeran eraiki zuten Araiako San Pedro lantegiaren jabeek eremuko ur-baliabideei etekin handiagoa ateratzeko.

Haren azpiegitura osoa (ubidea, presa, hoditeria...) eraberritu ondoren, iturburutik jariatzen den uraren zati bat argindarra ekoiztera bideratzen da, Muxarraren museo ondoan dagoen Zentral Hidroelektrikoan. Handik abiatzen da pasiera, Zirauntza ibaiaren ibarrean zehar haren iturbururaino eramaten gaituena; bidexka ederra pagoz, haritzez, putzuz eta ur-jauziz josiriko paisaia oparo batetik.
 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz