Asparrena
Asparrena www.asparrena.net

ANDOINGO TOBERAK

Toba kareduna kareharrizko arroka oso porotsua da. Iturburuen inguruetan sortzen da, iturburu horietako urak joan-etorrian ibili eta kareharrizko materialak disolbatu dituztenean. Eratzen da ura kaltzio karbonato disolbatu ugari duten kareharrizko eskualdeetako azalerara jariatzen denean; atmosferarekin harremanetan sartzean, CO2 disolbatua askatzen du (landaretza egoteak prozesu hau bultzatzen du), beraz, kaliza hauspeatu eta arroka eratzen da.

Asparrengo leku batean, tobaren eraketak bere berezko ibilbidea jarraitzen du. Arroken azpian, haitzaren behealdean, beste hainbeste iturri eta sorburu bezala, ur-zurrusta indartsu bat ateratzen da; airea ukitzen duenean, eta goroldioz eta lurrez bilduta, pixkanaka lodituz joaten da eta aparteko artelan bat nikeleztatzen du, ANDOIN zeharkatzen duen ibaia aberasten duen toba-guneko “ur-jauziak”, hain zuzen, urrunetik ikus daitezkeenak udazkenean zuhaitzetako orriak erori, euri-jasak areagotu eta horiek emari miresgarria dakartenean. Ajuria bere aurrealdean egiten saiatu zen presa ere erabat xurgatuta dauka tobak, behatzen dugunean geure ikusmena bera “engainatuta”.
 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz