Asparrena
Asparrena www.asparrena.eus

GORDOA

Se halla enclavado a los pie de la Sierra de Narvaja, a 633 m. de altura. Número de habitantes: 34 (2014).

 Historia

1025ean “Gordova” izena zuen. XIII. mendean “Cordoba” izenarekin agertzen zaigu. Gil Lizentziadunaren garaian, XVI. mendearen erdian, “Gordoba” eta “Guordoa” izenekin azaltzen da; garai horretan 15 biztanle zituen eta bere elizan bi apaizek zerbitzatzen zuten.

XVII. mendean, Mezkiako Miguel Alonso kapitainak,Gordoan jaiotako indianoak, kapilautza bat sortu zuen. Horretarako 8.000 peso eman zituen, eta baldintza bat jarri zuen: eskola bat eraikitzea herriko umeek irakurtzen eta idazten ikas zezaten.

Pascual Madoz-ek, XIX. mende erdiaren inguruan, honela deskribatzen du herria:” ...muino batean kokatua, ikuspegi alai eta atseginak; klima nahiko hotza, ipar haizeak aztindua eta birikietako gaixotasunak maiz sortzen duena ; 20 etxe ditu, neskato eta mutikoentzako eskola bat ere, une honetan 24 ikasle eskolatzen dituena eta 28 gari anegaz hornitua… Inguru honetan aritzez, pagoez, zuhaixka eta mulu ugariz osaturiko baso ederrak daude. Lursailak erregularrak eta lauak dira; bertatik errekasto bat eta, menditik jaitsiz, Maturana inguruan Zadorrarekin batzen den ibai bat ere igarotzen dira; ur iturria sortzen dira nonahi, horietako bat sufretsua. Ugariak dira bazka oneko larre naturalak…Larre horietan garia, garagarra, oloa, artoa, patatak, lihoa, kalamua eta lekaleak landatzen dira; behiak,ardiak, zaldiak, txerriak eta ahuntzak hazten dute…mota ugariko ehiza dago, eta amuarrain eta aingira oso meheak arrantzatzen dira. 15 auzotar eta 90 arima daude bertan“.

Bertako biztanleei “txingurri” edo “txindurri” goitizenajarri zaie.

Eliza
Eliza Andra Mariren Jasokundearen omenez eraiki zen. Erdi Arokoa da. Nabarmentzekoa da ataria, XIII. mendekoa, inguruko deigarrienetarikoa baita. Apaingarri batzuek lotura dute Lautadako beste eliza batzuekin, Argandoña, Durana eta Otazu-koekin kasu.

Gaur egungo eraikina, orohar, XVI. mendekoa da, baina arretaz begiratzen badiogu, alboetako harri apainduak ikusiko ditugu: berrerabilitako
aurreko eraikinaren hondakinak dira.

Erretaula nagusia XVII. mendeko ale ederra dugu. Aipatzekoak dira sagrarioaren bi alboetan dauden lau ebanjelarien irudiak. Eskultura onak dira eta polikromia egoera onean dute.

Baditu ere XVII. mendeko beste bi erretaula. Alboko Andra Mari Garbiaren erretaulak bi irudi ditu, done Petri eta done Bartolome-renak. Seguruenik
desagertutako bi baselizetakoak izango dira.

Gordoako dorrea Elizaren hego-ekialdean dago kokaturik, hau da, Elizaren buruan eta ez behealdean, ohikoa den bezala. Horrexegatik hainbatek
“alderantzizko dorrearen herria”deitzen diote. Kondairak dio haize bolada bortitz batek Durruma Donemiliagako dorrea eraman zuela bertaraino, kokapen berrian betirako gelditu zelarik. Gertaera horrek azalduko luke Durrumako elizak dorrerik ez izatea eta Gordoakoak horren ezohiko lekuan edukitzea.

Desagertutako baselizak

Historiak kontatzen digu Gordoan hainbat baseliza zeudela antzinean. Ez da harritzekoa ugaritasun hori, herri guztiek izaten baitzuten baselizaren bat bere inguruan. Done Bartolome-ren baseliza herriaren ekialdean zegoen, kilometro erdiko tartera, Gordoa eta Galarreta artean. Anaiartea zuen. Testamendulegatuak ere jasotzen zituen.1858an berreraiki zen. Eraikinaren arrasto gutxi gelditzen badira ere, elizan gordetzen den santu honenganako eraspena mantendu egin da.

Done Bartolome-ren egunean jai izaten da herrian, meza ospatzen da eta anaiarte bazkaria egiten da. Antzinean prozesioa ere egiten zen elizaren inguruan. Bazen ere erreguteak egiteko ohitura.

Done Bartolome beldurraren aurkako defendatzailea dugu. Beldurra uxatzeko, deabrua lotzen zuen katea musukatzeko ohitura zegoen. Santikurutzearen baseliza Gil Lizentziadunak aipatzen du XVI. mendearen erdian. Gaur egun ez da existitzen. Done Pauloren baseliza herriko hego-mendebaldean dagoen muino batean zegoen.

Desagertutako Uribarri
 

Done Petrizar baseliza

Gordoaren behealdea,“Frantziarako Posta bidea” izeneko bide zahar batek zeharkatzen zuen. Gasteiztik zetorren eta Arburu, Audikana eta Luzuriagatik igaro eta gero, Gordoara iristen zen, ondoren, Galarretara eta Done Adriango tuneleraino heltzeko.
Donejakue bideak kontuan izateko moduko arrasto interesgarriak utzi zituen inguru honetako lurretan. Horietako bat Gordoa eta Galarreta artean dagoen “Done Salbatore” toponimoa dugu. Muino horretan, Galarretakomugatik gertu kokaturik, baina azken honen eskumenen barruan, baseliza bat zegoenGaur egun ere, horko lurrak lantzen direnean, harri eta teila arrastoak aurkitzen dira. XIX.mendearen erdian zutik zegoen baseliza oraindik.
Baseliza honetan zeukan egoitza 1686an Petri Apostoluaren kofradiak. Anaikideek iraileko lehenengo igandean biltzen ziren. Beste jai batzuk ere ospatzen zituzten: Gorpuzti-eguna, Done Eztebe, Jaunaren jaiotza eta Done Josef jaia . Micaela Portillak honela digu:” Salbatore deiturari dagokionez,
gogora dezagun mendebaldeko kristau munduan Erromako Salbatore basilikak hartu zuen garrantzia Done Silvestre Aita santuak IV. Mendean sagaratu zuenean,Konstantino enperadorea zeneko garaian; eta izen hori asko errepikatzen dela lehenengo hispaniar erresumetako denboran eraiki ziren monastegi eta santutegietan-Leire, Oviedo, Valdediós eta Oña besteak beste-. Kontuan izan behar dugu ere, “Salbatorea” edo “Done Salbatore” izena Arabako eliza zaharrenen artean agertzen zaigula, Markizeko labar-baselizan edo Gurendeseko done Salbatore monasterioan, adibidez; antzineko parrokietan, Espejo edo Gaubeako Basabekoakasu; eta erdi Aroko bideetan kokaturiko baselizetan, desagertutako Kanpezu, Kontrasta eta Labraza, beste askoren artean. Datu guzti hauek erakusten digute done Salbatore deitura antzinatik datorrela Galarretan, aipatutako tenpluetan bezalaxe

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz