Asparrena
Asparrena www.asparrena.net

SL-A14 ITURBURUARI BURUZKO BIDEZIDORRA

Zailtasuna: Txikia
Iraupena: Ordu 1 eta 15 minutu
Bidaldia: 4 kilometro gutxi gorabehera.
Goibehea : 250 metro

Txango eroso eta polita, naturarengana garamatzana pagadi nahiz hariztiak zeharkatuz eta une oro, Zirauntza ibaia bidelagun dugula.
Ondo markatuta dago tarte osoan, hortaz, SL-A 14 zuriz nahiz berdez margotuta duten panel adierazleak jarraitu beharko ditugu.
Txangoaz gozatzeko sasoirik onenak udaberria eta udazkena izan litezke, ur joritasunagatik edota zuhaitzen kolore aniztasuna dela eta.

Geure ibilaldia Araiako Intuxi auzoan, San Pedro Zentral Hidroelektrikoa dagoen lekuan, Energia berriztagarrien museoaren ondoan abiatuko dugu. Eraikuntza ezkerraldetik inguratuz gero, askarroz nahiz haritzez osatutako baso polit batetik sartu eta iturbururaino eramango gaituen bidearen lehen adierazgarria aurkituko dugu. Bidearen tarte honetan kontu handiz ibili beharko dugu eremu hezeekin, zenbait lekutan bidea labankor bilaka baitezakete.
Minutu batzuk zuhaitzen itzalpean igaro ondoren, harrikoskorrez egindako bide batera iritsiko gara, bertotik, adierazgarriek agindu bezala, ezkerretara joz. Ajuria eta Urigoitia burdinola zaharraren paretik doan bide honek egurrezko atetzar batera garamatza.
Bideari jarraikiz eta ezkerretara, 25 bat metrora, Metalezko iturria dago, berehala atzean utziko duguna aldapa txiki bat igotzen hasteko. Haren bukaeran, ezkerratara, muino bat aurkituko dugu, burdinola zaharra behatzea baimenduko diguna.
Adierazgarriak pasatu eta aurrera egiten jarraituko dugu, deskantsatzeko nahiz indarrak berreskuratzeko balia dezakegun mahaiz eta aulkiz gaitutako eremura iritsiz. Lipar batez naturaz gozatu ostean, bideari lotuko gatzaizkio adierazgarrietan arreta jarriz. Gurutze berde eta zuria markatuta duen harrira heldu baino metro batzuk lehenxeago eskumatara jo beharko dugu, hau da, bidea bitan banatuko dela argituko digun informazio-panel bat gordetzen duten eskaileretaraino garamatzan goranzko bihurgune bikoitzetik.
Ezkerraldetik, ibaiaren pare-paretik doan eta iturburu azpian dagoen ur-jauziraino eramango gaituen bide estu batetik jaitsiko gara.
Eskumaldetik, Allondoko zubiraino igoko gara eta bertotik, zubia zeharkatu gabe, Zentralaren ubidearen paretik doan bidezidor batetik Iturburura hurbilduko gara.
Jaisteko, eta bidez aldatu nahi izanez gero, eskumaldera gurutza dezakegu. Alde honetatik abiatzen den ubidearen paretik doan bideari jarraikiz Danborraren uharkara iritsiko gara, hots, Ajuria eta Urigoitia Burdinolaren elektrizitate-indarra ekoizteko ura bideratzen zuen urtegi zaharrera. Berehala Danborraren edo orgen aldapara iritsiko gara, lantegira hurbilduko gaituena eta handik, errepidez, bidea abiatu dugun lekura.

Kontuan hartu beharrekoak:

Þ Mendia errespetatzea
Þ Landareak eta animaliak zaintzea. Atzetik datozenek ere haiekin gozatzeko aukera izan dezaten.
Þ Zaborra sortuz gero, ez ezazu menditik bota. Herriko edukiontzietara eraman.
Zailtasuna: Txikia
Iraupena: 2 ordu
Bidaldia: 3 kilometro gutxi gorabehera.
Goibehea: 250 metro

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2013 Asparrena. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz